Pasadena taldea zuzenean

Musika

2022-10-30T12:30:00+01:00 2022-10-30T12:30:00+01:00 2022-10-30T12:30:00+01:00
  • 2022-10-30T12:30:00+01:00 2022-10-30T12:30:00+01:00
  • Gaztelekua

Musika

Sarrerek 6€ (+gastuak) balioko dute eta urriaren 15ean (larunbata), 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

PASADENA, Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek 2021ean martxan jarririko taldea da. Biek ere urte dezente daramate musikagintzan eta baita elkarrekin jotzen ere, besteak beste, Izaki Gardenak edota Libe taldeetan; hala ere, Pasadena da hastapenetik biena izango zela jakitun sortu zuten lehen proiektua.

Folkaren eta rockaren bueltan, ahots armonia eta instrumentazio ederrak aurkitzen dira iaz argitaratu zuten Pasadena debut diskoan. Zuzenekoetan talde formatua erabiltzen dute eta Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) ere alboan izango dituzte Libe (teklatuak eta ahotsa), eta Jonek (gitarra eta ahotsa).