- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/palestinaren-bestelako-begiradak
- “Palestinaren bestelako begiradak” laburmetrai emanaldia
- 2026-05-21T19:00:00+02:00
- 2026-05-21T19:00:00+02:00
- Palestinaren aldeko jardunaldiak. “Oñati Palestinarekin” herri ekimenak antolatuta
“Palestinaren bestelako begiradak” laburmetrai emanaldia
- 2026-05-21T19:00:00+02:00 2026-05-21T19:00:00+02:00
- Kultur etxeko zinema aretoan
Palestinako errealitatea normalean ikusten ez ditugun beste ikuspuntu batzuetatik azaltzen duten hiru laburmetrai ikusteko aukera egongo da:
.- Nakbaren Alabak (Las hijas de la Nakba) | Estela Falastin, (36')
Hainbat emakume palestinarren egunerokotasunean murgiltzen gaitu eta erakusten du horietako bakoitzak, bere erara, nola egiten dion aurre israeldarren kolonizazioari eta biktima paper batera baztertzen dituen mendebaldeko begiradari.
.- Patroi batek kontatzen duena (What a pattern tells) | Bayan Abuta'ema eta Jon Garate, (14')
Jon Garate oñatiarraren parte hartzearekin ekoiztutako dokumental honek belaunaldi ezberdinetako bi emakume bordatzaile palestinarren egunerokotasuna erakusten digu. Bordatu eta puntada bakoitza adierazpen modu bat bihurtzen da, memoria, kultura eta belaunaldien arteko harremanak ehuntzeko modu bat.
.- Berreskuratze geroratua (Deferred Reclaim) | Abdallah Motan, (11')
Maite dituzten martiriak desagertu ondorengo amen bizipenak kontatzen ditu filmak, eta baita ehorzketaren ordez hildako gorpuak hoztearen praktika okupazionalaz ere. Zuzendaria Ramallahkoa da eta Isralego okupazio indarrek atxilotuta dago urtarrilaz geroztik.