Pagomotzak, natura- eta kultura-ondare harrigarria
Noiz | 2020/06/14 09:30 |
---|---|
Non | Arantzazuko Parketxean |
Harremanetarako Izena | arantzazu@gipuzkoanatura.eus |
Harremanetarako Telefonoa | 943 78 28 94 |
Hitzordua egutegira gehitu |
![]() ![]() |
Zuhaitz berezi hauek ezagutzeko ibilaldia antolatu da Artasoko basora, Valentin Mugarza adituaren eskutik.
Arantzazuko parketxeak antolatutako ibilaldia ekainaren 14an izango da goizeko 9:30ean. Arantzazuko aparkalekuan elkartu ondoren bideari ekingo zaio Artasoko basoraino. Han adin ezberdineko pago motzak ikusi eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek.
Txangoak 4 ordu inguruko iraupena izango du eta zailtasun ertainekoa da, publiko orokorrari zuzendua. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Prezioa pertsonako 6 eurotakoa da eta haurrentzako (5-12 urte) 3 eurotakoa. Izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.