"Estrukturak"
Noiz |
2016/06/30 18:00 - 20:00 |
---|---|
Non | Kultur etxeko erakusketa-gelan |
Hitzordua egutegira gehitu |
![]() ![]() |
ESTRUKTURA (Structura latinez), osotasun bateko zatiek duten ordena, egoteko era edo erlazioa.
Estruktura, ordena, egoteko era.
Errepikapena, denbora, kolorea, konposaketa.
Egunerokotasunean, itxurazko berdintasun, sinpletasun eta errepikapenean, gure baitan dagoen oinarrizko ordena bilatzea.
Argia, itzala, espazioa, forma.
Zati edo elementu guzti hauek, eta beste hainbat, daude agerian erakusketa honen baitan. Lan bakoitza bestearekin erlazionatzen da, edo erlazio horren apurtzea suposatzen du.
Gure sakoneko arnasa da, lan hauek sortu eta erakusketa espazioan berauek aurkeztera bultzatzen gaituena. Arnasten jarraitu nahi dugu! Garrasi egiten jarraitu nahi dugu! Sortzen jarraitu nahi dugu!
Argi, itzal, espazio, forma edo konposaketa guztien gainetik, erakusketa hau, bi pertsonek bizitzan zeharko ibiliaren aurrean duten lotura, egoteko era eta erlazioaren fruitua da.