Orkatzategi inguruan egingo den sai arreen markaketari buruzko informazioa emateko hitzaldi bilera

Egitasmoa EcoGYP Interreg POCTEFA proiektuaren baitan kokatzen da
Noiz 2017/06/06 20:00
Non Udaletxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

   Gipuzkoako Foru Aldundiaren basanimalien eta landareen zerbitzua EcoGYP Interreg POCTEFA delako proiektuan sartuta dago, hain zuzen, 2016ko apirilaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra arte burutuko dena.

   Proiektuaren xede nagusia da "baliozkotzea hegazti nekrofagoen ekarpena, ekozerbitzuen emaile gisa, mendialdeko abeltzaintza estentsiboko jardueretan, bizikidetza sustatuz eta populazioen kontserbazio arriskuak aztertuz”.

   Proiektuaren ekintzen artean dago sai arreen markaketa egitea, mugimenduen jarraipena egiteko eta jakiteko Gipuzkoako hegaztiak ze portaera duten eta nora zabaltzen diren.

   Laster markaketak hastera doaz; Gipuzkoan Jaizkibel eta Orkatzategi aukeratu dituzte harrapaketak egiteko. Hasieran, hegazti gazteak eta helduak markatuko dituzte.

   Proiektua eta Oñati inguruan egin behar diren ekintzak azaltzeko, bilera-jardunaldi bat prestatu dute Aldunditik.

   Hizlaria: Iñigo Mendiola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031