"Oñatiko Unibertsitatea" I. Arkeotopaketa Jardunaldiak

Jardunaldiak

2022-05-26T09:00:00+02:00 2022-05-26T09:00:00+02:00 2022-05-26T09:00:00+02:00
  • 2022-05-26T09:00:00+02:00 2022-05-26T09:00:00+02:00 - 2022-05-26T17:00:00+02:00 2022-05-26T17:00:00+02:00
  • Sancti Spiritus unibertsitatea

Jardunaldiak

Maiatzaren 25etik 27ra

EGITARAUA

   Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Talde Kontsolidatuak (IT-1435-22) eta Oñatiko Udalak/Arrikrutzeko Kobak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzen du, eta ondarea bera ezagutzeaz gain gizartean zabaltzera du helburu.

Hitzarmean aipatzen diren urteko jardueren artean “Topaketa arkeologikoak” daude, eta bertako gaia urtero txandakatuko da. Topaketa horien bidez, Pirinioetako ingurunea aztertzen duen ikerketa taldeen arteko sare-lana sustatu nahi da topaketa hauen bidez, eta lehen edizio honetan landuko duten gaia hauxe: Pirinioen historiaurreko eta penintsularen iparraldeko lehengai litikoak.

Estatuko hainbat unibertsitatetako 32 ikerlari bilduko dira Oñatin, Sancti Spiritus unibertsitatean.

Hilaren 25ean (19:30) Andoni Tarriño EHU/UPVko irakasleak dibulgazioko hitzaldia eskainiko du unibertsitateko areto nagusian, herritar guztiei irekia.

Tarriño bera eta Alvaro Arrizabalaga oñatiarra dira topaketa hauen zuzendariak.