Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolaren norabide estrategikoaren aurkezpena

Ekitaldia

2021-10-26T15:00:00+02:00 2021-10-26T15:00:00+02:00 2021-10-26T15:00:00+02:00
  • 2021-10-26T15:00:00+02:00 2021-10-26T15:00:00+02:00
  • Udal Pleno Aretoan

Ekitaldia

Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolaren norabide estrategikoa marrazteko gauzatuko den proiektuaren nondik norakoaren aurkezpena.

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolaren etorkizuna finkatzen laguntzeko azterketa teknikoa egiten lagunduko duen enpresa kontratatuko du Oñatiko Udalak.

Helburua, azterketa estrategiko batetik abiatuta, Musika Eskola berritzeko beharrari heltzea eta Musika Eskolaren eskaintza zein izan beharko litzatekeen definitzea da. Jomuga horretara iristeko egin beharreko ibilbidea zein den zehaztea da asmoa.

Hausnarketa estrategikoa ,modu kolektibo eta parte-hartzaileetan oinarritutako ikuspegiarekin gauzatzea da helburua: Musika Eskolako erabiltzaile diren guraso, haur eta gazte, profesional, politikarien eta beste hainbat eragileen gogoetaz baliatuz, etorkizuneko Musika Eskolako ikusmira komun bat definitzeko asmoz.

Hizlariak:

  • Izaro Elorza (Oñatiko Alkatea).
  • Iñaki Olalde (Kultura Batzordeburua).
  • Maialen Arregi (Hiritik –At enpresako ordezkaria eta proiektu arduraduna).
  • Manu Egaña (Jose De Azpiazu Musika Eskolako Lehendakaria).
  • Aitor Madina (Jose de Azpiazu Musika Eskolako Zuzendaria).