Oñatiko Hirigintza Plan Orokorreko Aurrerapen faseko lan-tailerra

Herritar guztiei irekia
Noiz 2019/12/09 18:15
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Etorkizuneko Oñati nolakoa izango den markatuko duen Hirigintzako Plan Orokorra (HAPO) idazteari ekin zion udalak 2018an, hainbat elkarte, eragile eta herritarrez osatutako Aholku Kontseiluaren laguntzarekin.

Diagnostikoa egin ostean, orain, Aurrerapen fasean dago HAPOaren idazketa prozesua; Aurrerapen fasea momentu klabea izaten da prozesu horretan, bertan zehazten baitira orientabide nagusiak eta lurralde ereduaren gaineko erabaki potoloenak.

Ekainean eman zitzaion hasiera fase honi, erakusketa eta tailer banarekin. Orduko emaitzak kontuan hartuz, hainbat alternatiba edo aukera landu ditu Planaren idazketa taldeak, eta horiek herritarrei aurkeztu nahi dizkie udalak, Oñatirako egokiena hautatzen laguntzeko.

Horixe da astelehenean (abenduak 9), Euskaldun Berria gelan (Bidebarrieta, 18), 18:15etan egingo den tailerraren helburua. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31