- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/onatiko-esperientzien-gelak-antolatutako-hitzaldia
- Zer kontatzen digute benetan artelanek?
- 2026-11-18T10:00:00+01:00
- 2026-11-18T10:00:00+01:00
- Goienagusik antolatuta
Zer kontatzen digute benetan artelanek?
- 2026-11-18T10:00:00+01:00 2026-11-18T10:00:00+01:00
- Santa Ana antzokian
Hizlaria: Aintzane Erkizia Martikorena . Artearen historian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Historiako irakaslea. Bere ikerketa arloa Euskal Herriko Behe Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XV eta XVI. mendeak), bereziki altzari liturgikoak. Horretaz gain, Erdi Aroko sagrarioetan espezialista da, eta ikerketa ildo berri bat irekitzen ari da orain: XVI. mendean Alemanian sortutako Buru Santuak, oihalez eta brodatuz apaindutako santuen erlikiak direnak.
Gaia: Artelan bat ikusten dugunean, lehen begiradan gaia zein den igarri dezakegu, irudikatzen duen eszena identifikatzen dugulako. Baina eszena horren atzean beti badaude gauza gehiago, eta artelan baten benetako gaia lehen irudikapen horren atzean egoten da. Gai horiek ikusteko, ordea, pixka bat pentsatu behar da, begia zorroztu eta arreta jarri. Hitzaldian artelan ezagun batzuen atzean dagoen mundu horretan murgilduko gara eta artelanek benetan kontatzen dutena ikusiko dugu.
Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)