Oñatiko Emakumion kontseiluaren eratze asanblada

Batzarra

2023-02-16T17:30:00+01:00 2023-02-16T17:30:00+01:00 2023-02-16T17:30:00+01:00
  • 2023-02-16T17:30:00+01:00 2023-02-16T17:30:00+01:00
  • Udal Pleno Aretoan

Batzarra

2022ko urriaren 27ko osoko bilkurak behin behineko onarpena eman zion Oñatiko Emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko testuari.

Alegazioak aurkezteko epea igarota, ez da halakorik jaso, eta beraz, behin betiko izaeraz onartuta geratu da. 2023ko urtarrilaren 17an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean behin betiko izaeraz Oñatiko emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenantza.

Egituraren formalizazio prozesuaren hurrengo urratsa beraz, asanblada konstitutiboan taldea era formalean eratzea izango da. Otsailaren 16an izango da asanblada hori, 17:30ean, Oñatiko udaleko pleno aretoan.

Kontseiluan parte hartu nahi duen ororentzat dago irekita kide izateko aukera. Interesa izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, berdintasun teknikariarekin jar zaitezkete harremanetan: berdintasuna@onati.eus edo 943780411.