"Oñati dana-zana" egitaraua, erakusketa: irudikapena eta itxiera

"Oñati dana-zana" egitaraua, erakusketa: irudikapena eta itxiera
2017-11-25T10:30:00+01:00 2017-11-25T10:30:00+01:00 2017-11-25T10:30:00+01:00
  • 2017-11-25T10:30:00+01:00 2017-11-25T10:30:00+01:00 - 2017-11-25T12:30:00+01:00 2017-11-25T12:30:00+01:00
  • Webgunea ikusi
HAPOrako girotze fasea
Oñati Dana Zana-irudia.jpg

2018an Oñatiko Hiri Antolamendurako Plan Oro-korra (HAPO) idazteari ekingo dio udalak, hain zuzen ere, herriko lurzoruei (hiri-lurrak nahiz landa-lurrak) emango zaien erabilera finkatzen eta arautzen duen dokumentua. Beste modu batera esanda, 20 edo 30 urte barru Oñati nolakoa izatea nahi dugun diseinatzeko prozesuari ekingo zaio.

HAPOaren idazketa prozesua 2018an hasiko da, baina udalak girotze lana egin nahi du aurretik, herritarrak kontzientziatzeko hirigintza planen eta hauen idazketan parte hartzearen garrantziaz. Eta helburu horrekin antolatu du ‘Oñati Dana-Zana’ egitasmoa, Dunak Taldearen laguntzarekin.


ERAKUSKETA
Urriak 21-Azaroak 25
Kale Barrian (Txokolateixa ondoko pergolan) ‘Oñati Dana-Zana’ erakusketa egongo da. Plano eta argazki zaharren bidez, azken 80 urteetan herriak izan duen bilakaera ikusi ahal izango da.

IRUDIKAPENA ETA ITXIERA Azaroak25
Erakusketa gunean, marrazki bat egiteko gonbitea luzatuko zaio jendeari, bakoitzak irudika dezan nola ikusten eta sentitzen duen Oñati.