Oñati Abesbatzak eta Talavera de la Reinako Coro Quadrivium abesbatzen kontzertua

Musika

2023-05-13T20:00:00+02:00 2023-05-13T20:00:00+02:00 2023-05-13T20:00:00+02:00
  • 2023-05-13T20:00:00+02:00 2023-05-13T20:00:00+02:00
  • Agustindarren elizan

Musika

Oñati Abesbatzak eta Talavera de la Reinako Coro Quadrivium abesbatzek aurten egin asmo duten elkartrukearen baitan kontzertua eskainiko dute Agustindarren elizan, arratsaldeko 19:30etako mezaren ostean (20:00ak aldera).

Nuria Jiménezek eta Mirengu Plazaolak zuzenduko duten emanaldi horretan bi abesbatzek elkarrekin abestuko dituzte Heaven is a wonderful place eta Freedom is coming kantak.
Horiez gain, Maitia, non zira, Kantauri, Canción de Ronda, On suuri, Three contemporary latin settings, El Abanico, Ipharadasi... entzuteko aukera egongo da.

Kontzerturako sarrera (5€) Txokolateixan eskuratu ahal izango dira maiatzaren 2tik aurrera. Kontzertu egunean bertan sarrerak hartzeko aukera ere egongo da.

Oñati Abesbatzako kideak urriaren 20tik 22ra joango dira Gaztela Mantxako herrira.