Nazioarteko 60. artzain txakurren trebetasun txapelketa
Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera nazioarteko txapelketari. Aurtengoa 60. edizioa da. 1955. Urtean ospatu zen lehenengoz txapelketa. Bost urteko etena izan zuen txapelketak, 1961etik 1967ra bitartean eta ordutik, urtero-urtero ospatu da.
Arrazari dagokionez, barietate desberdineko txakurrek hartuko dute parte. “Betiere, txakurrik onenen presentzia izango da Oñatin”. Egun horren, gainera, egiaztatu ahal izango da euskal artzain txakurra zenbateraino hobetu den.
Txakurrek, beti bezala, bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoan, aurretik zehaztutako ibilbide batean ibili eta epaimahaiak aukeratutako hesi-tartetik pasa beharko dute artaldea. Bigarrenean, artaldea hartu eta zelai erdian dagoen eskortan sartu beharko dute.