Musikegunak: Misterioari dario

Musika

2016-11-13T19:00:00+01:00 2016-11-13T19:00:00+01:00 2016-11-13T19:00:00+01:00
  • 2016-11-13T19:00:00+01:00 2016-11-13T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokian

Musika

Biziaren izate betean barneratuz, galdera sakonen amaraunean murgilduz, musika, poesia eta marrazkia uztartuz elkartrukean dastatzeko aurkezten zaizun esperientzia artistiko aberatsa.

Emanaldiaren muina
Gizakia bilutsik, ezer gabe etortzen da mundura, erabat aratz eta garbi, ez du asmo txarrik. Egoak erabat eraldatzen du, beldurrek, tristurek eta liskarrek bere barrua harrotuz. Gizarte teknifikatu eta isolatuan bere egoa areagotzen da, bere ezinetik izana txikiagotuz, ifarra, behin eta gehiagotan, galduz. Norberak bere baitara jotzea eta bere burua aurkitzea izango da irtenbidea, horretan berarekiko zein besteekiko landu beharreko Maitasuna erabakigarri izango delarik.

Pello Ramirez, Txelojolea
Jon Goenaga, Pianojolea
Josu Maroto, Marrazkilaria
Andoni Salamero, Olerkaria

Lau sorkari hauek urriaren 16an, ekin zioten proiektu honi. Orduz geroztik, hainbat herritan aritu dira emanaldiak ematen, besteak beste: Zumarragan, Arantzazun, Donostian, Gasteizen, Ordizian, Beasainen, eta oraingo honetan, Oñatin. Emanaldi intimista eta barnerakoia da, sortzaileek beraiek egindako doinuak, olerkiak zein koadroak.

Sarrerak, 6 € (aurrez salgai http://bibe.me/)