Musika eta ahalduntzea

Ikastaroa

Musika eta ahalduntzea
2020-12-19T10:00:00+01:00 2020-12-19T10:00:00+01:00 2020-12-19T10:00:00+01:00
  • 2020-12-19T10:00:00+01:00 2020-12-19T10:00:00+01:00
  • Gaztelekua

Ikastaroa

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Musika munduan gertatzen diren genero desoreken azterketatik abiatuta, sorkuntza musikalean sakondu eta jendaurrean aurkezteko tresnak landuko dira ikastaro honetan. Taldearen babesean, abestia sortzeko prozesuaz arituko gara; letrak idatzi, doinuak sortu eta abestiak interpretatuz. Taulak geureganatuz.

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Olatz Salvador
• Eguna: Larunbatak
• Data: Azaroak 28, abenduak 12 eta 19
• Ordutegia: 10:00-14:00
• Lekua: Gaztelekua
• Iraupena: 12 ordu
• Matrikula: 10€