- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/mundu-digitalean-seme-alaben-bidelagun
- Mundu digitalean seme-alaben bidelagun
- 2024-12-11T18:00:00+01:00
- 2024-12-11T18:00:00+01:00
- AGIPAD-ek, drogen abusua ikertzeko eta prebenitzeko Gipuzkoako elkarteak, antolatuta, Oñatiko Udalarekin elkarlanean
Mundu digitalean seme-alaben bidelagun
Tailerra
- 2024-12-11T18:00:00+01:00 2024-12-11T18:00:00+01:00
- Kultur etxeko goiko bilera gelan
- ongizatea@onati.eus
- 943037700
Tailerra
Tailerra, DBHko 1.go eta 2.mailako ikasleen gurasoei zuzendutakoa izango da, eta seme-alaben alfabetatze digitala modu egokian egiten laguntzea du helburu.
Lau saio izango dira, 2 ordukoak bakoitza (abenduaren 4an eta 11an eta urtarrilaren 8an eta 15ean), eta bi talde egiteko aukera egongo da, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Helburuak
- Mundu digitalean gurasotasun positiboa sustatzea.
- IKTek familia-testuinguruan duten eragina ezagutzea eta familiako kide guztien espazioak eta rolak birplanteatzea.
- Familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko erronka berriei aurre egiteko beharra ezagutzea eta hori lortzeko jarraibideak eskaintzea.
Edukiak
- Gurasotasun positiboaren kontzeptua.Gurasotasun positiboa gauzatzeko beharrezkoak diren konpetentziak.
- Nerabeen portaeraren ezaugarriak eta haiekiko eta IKTekiko topikoak gainditzeko beharra.
- Guraso-gaitasunak mundu digitalean
- IKTak familia-eremuan.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Tokia: Bidebarrieta kalea, 18 (Euskaldun Berria gela)
Kopuru mugatuko taldeak izango direnez, interesdunek izena eman beharko dute azaroaren 29 arte, ongizatea@onati.eus–era idatziz edo 943037700 telefono zenbakira deituta.