MIRIAM LUJUA taldearen kontzertua

Musika

Uztaila 23 17:00
  • 2025-07-23  17:00
  • Lazarraga lorategian

Musika

Kalean egitarauaren baitan

2023an EITBko Ztanda saioa irabazi ostean Lur lehen diskoa kaleratu du, jazza, popa eta soula euskara hutsezko abestietan uztartzen dituena. Musikari talde batek lagunduta, Lur lanak zuzeneko musikaren naturaltasuna eta benetakotasuna harrapatu nahi ditu, gertuko esperientzia, iragazkirik gabekoa, eskainiz.

  • Miriam Lujua - Ahotsa
  • Manu Sánchez - Bateria
  • Aitor Garoz - Baxua
  • Gasti Seguí - Pianoa
  • Iñigo Etxebarria - Gitarra

_______________

Kultura saileko oharra: Arratsaldean ateri emanda dago eta kontzertua Lazarragan ematea espero dugu. Euria egingo balu, Berdura plazan izango da.