8. Mikopoteoa

Noiz 2018/11/17
18:00 - 20:30
Non Arantzazuko Gandiaga topagunea
Harremanetarako Telefonoa 943 782 894
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
IV. Mikopoteoko kartela

Ekitaldiak mikologo profesionala eta Ultzamako Mikologia Parkeko arduraduna den Javier Gómez Urrutia izango du hizlari beste behin, eta dastatuko diren mikopintxoak Zelai-Zabal, Goiko-Benta, Sindika, Milikua eta Arantzazuko Santutegia Hotela jatetxeek prestatuko dituzte.

Jardunaldiari 18:00etan emango zaio hasiera, Gandiaga Topagunea batzar-zentroan, “Zertarako balio dute perretxikoek jateaz gain?” titulupean, Javier Gómez Urrutia biologo eta mikologo profesionalak eta Ultzamako Mikologia Parkeko arduradunak eskainiko duen hitzaldi / mahai-inguruarekin. Haren parte-hartzea amaitzean, Arantzazuko jatetxeetako sukaldariek ekitaldi honetarako sortutako mikopintxoak aurkeztuko dituzte.

Aurkezpenak eginda, 19:00en bueltan Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai Zabaletik Arantzazuko Santutegia Hotela arte, Goiko-Benta, Sindika eta Milikua tartean direla. Mikopote bakoitzak 2 euroko salneurria izango du, jatetxe bakoitzean.

Aisia, kultura, natura eta gastronomia uztartzen dituen ekintza hau Arantzazun izaten diren gertaera arrakastatsuenen artean dago, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldi honetan ere espero da, mikologia gai interesgarriaren inguruan ikasiz arratsalde entretenitua pasatzeko asmoz etorriko den lagun-talde oparoa.