Mikel Deuna Tenis Txapelketaren binakako finala

Noiz 2013/11/17
09:00 - 11:30
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Mikel Deuna Tenis Txapelketari dagozkion azken partidak jokatzekoak ziren asteburu honetan baina 3. eta 4. sailkatuei dagozkiena eta binakako finala bakarrik jokatuko dira antolatzaileek jakinarazi digutenez.
Nonbait finala jokatu behar zuen tenislarietako bat (Roberto Irizar) lesionatu egin da eta ondorioz, partidarik jokatu gabe txapelketaren irabazlea Aitor Magallanes izango da.

Banakako finala beraz ez da jokatuko bai ordea binakakoa eta 3. eta 4. sailkatuei dagokiena.

  • 9.00tan, binakako finala: Aitor Magallanes- Eneko Fernandez   /  Jose Etxabe-Julen Etxabe
  • 10.30tan, 3. eta 4. postuetarako: Eneko Fernandez / Eneko Ugalde
« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031