- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/mendi-orientazioa-1
- Mendi orientazioa
- 2022-02-25T17:00:00+01:00
- 2022-02-26T09:30:00+01:00
- Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Mendi orientazioa
Ikastaroa
- 2022-02-25T17:00:00+01:00 2022-02-25T17:00:00+01:00 - 2022-02-26T09:30:00+01:00 2022-02-26T09:30:00+01:00
- Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)
Ikastaroa
Izena emateko formularioa
Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina askotan beste batzuek gidatuta edo lagunduta egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaroan, guk geuk erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.
Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dugu era praktiko batean.
* Ikastaroan izena emateko, beharrezkoa izango da mendian 3-4 orduz ibiltzeko gai izatea eta ikastaroko saio guztietara joateko konpromisoa hartzea. Horrez gain, beharrezkoa izango da mendiko botak eta motxila eramatea ikastarora.
• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Patri Espinar
• Eguna: Ostiral eta larunbatak
• Data: Otsailak 25 eta 26, martxoak 4, 5, 12 eta 19
• Ordutegia: Ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 9:30-13:30 (12 eta 19an) eta 9:30-14:00 (26 eta 5ean)
• Lekua: Euskaldun berria gela
• Iraupena: 23 ordu
• Matrikula: 20€