Martina eta paperezko basoa

Sarrera 3,5€
Noiz 2016/04/17 17:00
Non Santa Ana antzokian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Sarrerak http://bibe.me webgunean

Martina-eta-paperezko-basoa.jpg

Ikusmenezko lan poetiko eta samurra da hau, paperez eta kartoiez egindako unibertso bat sortzen duena, guzti hori ikusleen aurrean eszenatokian pixkanaka eraikiz doalarik.
Martina paperezko neskatila da, jakin-nahia eta azkarra, kartoizko etxe batean bizi dena. Beti berandu dabil eskolako autobusa hartzeko dena ahazten duelako: liburuak, motxila... Egun batean, ustekabean, bere etxean koloretako tximeleta bat agertzen da airean dantzan. Tximeletarekin jolasean primeran pasatzen du eta ez du nahi alde egin dezan, beraz tximeleta harrapatzea eta kaiola batean gordetzea erabakitzen du nahi duenean ikusi ahal izateko.
Berehala beste tximeleta bat agertzen da eta Martina, harekin jolasean eta haren atzetik dabilela, etxetik urruntzen da eta basoan galdu egiten da. Basoa toki ilun eta ezezaguna da eta etxerako bidea aurkitu behar du. Izututa, basoko biztanleei laguntza eskatzea erabakitzen du eta sagu baten, jirafa baten eta elefante baten lagun egiten da. Haiek lagunduko diote bere abenturan.
Martinarekin batera, ikusleek Natura eta Askatasuna ezagutuko dituzte, elkarri loturiko bi hitz bakarka existitu ezin direnak.