Mariama Niang Sylla-ren hitzaldia

Hitzaldia

2025-11-14T18:00:00+01:00 2025-11-14T18:00:00+01:00 2025-11-14T18:00:00+01:00
  • 2025-11-14T18:00:00+01:00  2025-11-14T18:00:00+01:00
  • Kultura-etxean

Hitzaldia

EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatuta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oñatiko udalaren dirulaguntzen bitartez

Migrazioa eta atzerritartasun lege berriaren inguruko hitzaldia, Mariama Niang Sylla-ren eskutik, atzerritartasun zuzenbidean espezializatutako abokatua.

Mariama Zuzenbidean lizentziatua da Cantabriako Unibertsitatean eta Espainian jaio zen bertara migratutako familia batean. Atzerritartasun zuzenbidean espezializatutako abokatu bezala dihardu eta Barakaldoko Terranga senegaldarren elkarteko abokatua da. Gainera, besteak beste, Tolosako Booloo Senegal Gipuzkoa elkartearekin ere egiten du lan.