Margolanak ikusgai herriko erakusleihoetan

Erakusketa

2022-01-28T10:00:00+01:00 2022-01-28T10:00:00+01:00 2022-01-28T10:00:00+01:00
  • 2022-01-28T10:00:00+01:00 2022-01-28T10:00:00+01:00 - 2022-01-28T20:00:00+01:00 2022-01-28T20:00:00+01:00

Erakusketa

Oñatiko Margo Taldeak (OMT), Udalaren laguntzaz, taldeko kideen margolanak herriko dendetan ikusgai jarriko ditu.

Urtarrilak 24tik otsailak 28ra arte, hainbat margolan ikusi ahal izango dira Oñatiko dendetako erakusleihoetan.

Iaz, osasun egoerak hala behartuta, Oñatiko Margo Taldeak ( OMT ), ezin izan zuen herriko jaietan urtero antolatzen duen ageriko pintura lehiaketa eta erakusketa egin.

Azken urtean egindako lanak erakutsi eta kale erakusketak sustatzeko asmoz, Margo Taldekoen lanak erakusleihoetan jarriko dituzte ikusgai. Horretarako ezinbestekoa izan da herriko dendarien eta OMTren arteko elkarlana.