“Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas”

Aurkezpena

2026-04-21T18:30:00+02:00 2026-04-21T18:30:00+02:00 2026-04-21T18:30:00+02:00
  • 2026-04-21T18:30:00+02:00  2026-04-21T18:30:00+02:00
  • Kultur etxean

Aurkezpena

Ander Berrojalbiz historialariaren liburuaren aurkezpena

Ander Berrojalbiz (Durango, 1983) historialariak Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas liburua plazaratu berri du. Lehenago ere idatzi izan ditu beste ikerketa lan batzuk euskal lurraldeetan jazotako sorgin-ehizei buruz –Los herejes de Anboto (Pamiela), Herejeen alaba (Pamiela)...–, baina oraingo liburu honetan Oñatin gertatu omen ziren prozesuen berri ematen du.

Egileak defendatzen duenez, 1507an sorgin prozesuak gertatu ziren Oñatin, eta 30etik gora emakume erre omen zituzten. Orain arte ezezaguna zen datu hau baieztatuko balitz, biktimen kopuruaren ikuspuntutik penintsulan ezagutzen den sarraskirik handiena izango litzateke. Horregatik, gaiak Oñatirekin duen lotura kontuan izanik, egilea bera Oñatira etorriko da apirilaren 21ean liburua aurkeztera, eta gertakari latz horien inguruan aurkitu duen dokumentazioa eta bibliografia aurkeztera.