MALKO taldea zuzenean

Musika

2024-03-23T22:00:00+01:00 2024-03-23T22:00:00+01:00 2024-03-23T22:00:00+01:00
  • 2024-03-23T22:00:00+01:00 2024-03-23T22:00:00+01:00
  • Gaztelekuan

Musika

Korrika Kulturalaren baitan

MALKO
Oñatiko bost gaztek osatzen dute MALKO taldea. Orain urtebete inguru hasi ziren entsaiatzen eta lehen kontzertua eman ostean taldeak izaniko harrera eta beraien arteko dinamika ona ikusita, disko bat grabatzeko erabakia hartu zuten. 2023ko gabonetan zehar grabatu zuten 10 abestiz osaturiko diskoa. Boskotearen hitzetan, beraien helbururik nagusienetako bat, jendearengana iristea da eta horregatik denetik duen disko bat sortzen saiatu dira. Aurrera begira ez dakite zer ekarriko dien taldeak, baina Euskal Herriko txoko desberdinetan kontzertuak eskaintzea eta beraien publikoarekin elkar gozatzea espero dute. Horretarako lehen parada izango da Verduri Hall-en izango dugun hau eta zer hobe, beraien lehen diskoaren aurkezpen kontzertua bada gainera.

Testua: Gaztelekua