"Lucio bikaina!!!" haurrentzako arte-lantegia

Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean antolatuta
Noiz 2016/04/09 10:30
Non Gandiaga topagunea (Arantzazu)
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 716 575
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Goizeko 10:30etik 13:30era, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegia antolatu da. Lantegiaren xedea da parte-hartzaile txikiek Madrilgo artista Lucio Muñoz (1929-1998) ezagutu dezaten. Pintore abstraktuak egurra modu espresiboan eta poetikoan landu zuen, Arantzazuko Basilikan utzitako erretaulan nabarmena den moduan.

 Izen-ematea apirilaren 8a baino lehen egin behar da info@arantzazugandiaga.com helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 662 181 353 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da. Antolatzaileek datorren maiatzaren 14an, larunbata, lantegia errepikatzeko asmoa dute.