"Lope" filmaren emanaldia

Noiz 2018/11/06
18:30 - 20:00
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Lope-filma

Urriaren 28an estrenatu zen Oñatiko LPM taldeak egin duen 'Lope' filma.

Bi saio antolatu ziren, arratsaldeko 17:00etan eta 18:30etan, filma ikusi ahal izateko. Egunean bertan 16:00etatik aurrera banatuko ziren sarrerak (dohainik) Santa Anan bertan.

Azaroaren 6an berriro ikusi ahal izango da Kultur etxean 18:30ean eta 20:00etan. Sarrera doan.

'Oñatiko herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, 2019ko udal hauteskundeen atarian Lope Agirre Oñatira itzuliko da eta Marañoien taldea eratuko du'. Hala dio LPMk grabatu duen 40 minutuko filmaren sinopsiak.

Ehun bat herritarrek parte hartu duten pelikulan; 70 bat aktore lanetan aritu dira, eta 20 bat arlo teknikoan.

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031