"Lo que sabemos del ictus"

Hitzaldia

2022-10-14T18:30:00+02:00 2022-10-14T18:30:00+02:00 2022-10-14T18:30:00+02:00

Hitzaldia

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta.

Angel Chamorro neurologo ospetsuak emango dio hasiera Esperientzien gela ekimeneko hitzaldi sortari.

Oñatin sortua, Bartzelonan bizi da egun Chamorro, eta bertako Clinic ospitaleko Garun Hodietako Patologien Unitateko zuzendaria da, besteak beste. 'Lo que sabemos del ictus' hitzaldia emango du eta gaitz honen tratamenduaren inguruan egiten ari den ikerketaren berri emango du, besteak beste.

55 urtetik gorako herritar guztiei zuzendutako ekimena da Esperientzien gela. Ezagutza esparruak zabaltzea, kultura maila aberastea, aisialdiaz gozatzea, harreman berriak bideratzea, eta gizarte gaiekiko jarrera aktiboa sustatzea dira ekimen berri honen helburuak, eta horretarako hainbat ekintza (hitzaldiak, tailerrak, irteerak, bisita gidatuak...) antolatuko dira urtean zehar, gai ezberdinen inguruan (osasuna, historia, teknologia, zientzia, kultura, artea, ingurumena...)

Oharra: GOIENAGUSI elkarteak hilean bi ekitaldi antolatuko ditu Oñatin 2022-2023 ikasturtean zehar, eta oñatiarrentzat dohainik izango dira. Arrasaten edo Bergaran antolatuko diren ekintzetan ere dohainik parte hartu ahal izango dute oñatiarrek, abenduaren 31ra arte. Hortik aurrera, eskualdeko beste herrietan antolatzen diren ekintzetan parte hartu ahal izateko Goienagusi elkarteko bazkide izan beharko da.
Informazioa eta izen-ematea:
· https://goienagusi.eus.
· goienagusi@gmail.com