Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa ibiltaria amaitu

Erakusketa

Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa ibiltaria amaitu
2019-10-31T10:00:00+01:00 2019-10-31T10:00:00+01:00 2019-10-31T10:00:00+01:00
  • 2019-10-31T10:00:00+01:00  2019-10-31T10:00:00+01:00 - 2019-10-31T14:00:00+01:00  2019-10-31T14:00:00+01:00
  • Arantzazuko Parketxean

Erakusketa

Arantzazuko parketxean egongo da ikusgai, asteazkenetik igandera 10:00-14:00 ordutegiaren barruan.

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten, proiektu honen inguruan, Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak lankidetza moduan, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Horretaz gain, argazki erakusketa ibiltariak natura parke guztietako parketxeak zeharkatuko ditu irailetik datorren urteko otsailera bitartean. 31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, hilabete honetan zehar Arantzazuko parketxean egongo da ikusgai, asteazkenetik igandera 10:00-14:00 ordutegiaren barruan. Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka bat lortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.