“Leize-zuloko misterioa” liburuaren aurkezpena

Iñaki Zubeldiak ( lehoia aurkitu zuenak) zuzen-zuenean kontatuko dizu!
Noiz 2015/06/04
18:00 - 19:00
Non Kultur Etxeko Zinema aretoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Leize-zuloko-misterioa.jpg

Arrikrutz: misterioa, edertasuna, handitasuna...

  Eta iberiar penintsulan aurkitutako leizeetako lehoiaren hezurdura konpleto bakarraren aurkikuntza, arratsalde berean bi praile estudiante leizezuloan galduta, 12 orduz, larritasuna konbetuan, baina larritasun handiagoa kobazuloan, hiru kilometroko sakontasunean atera ezinik, gosea, hotza, isiltasun eta iluntasun beldurgarria, haluzinazioak, koban betirako gelditzeko beldurra...

  Gazteen bila egindako hainbat espedizioren ondoren, azkenean goizeko 5:30 inguruan bizirik aurkitu.

  Lehoiaren mendekua ote bi ikasle gazte haiek galtzea, haren hilobia profanatzeagatik eta 35.000 urteko bakea zapuzteagatik...?

  Jaturabeko sarrera txikiaren irekiera, lehoiaren hezurren erreskatea Jesus Altunarekin batera...

  Azkenik, LEIZE-ZULOKO MISTERIOA liburuaren aurkezpen laburra, bereziki Oñatin eta Arrikrutz inguruan gertatzen diren abenturez osatua.