Letter To The Word

Letter To The Word
2019-03-09T19:00:00+01:00 2019-03-09T19:00:00+01:00 2019-03-09T19:00:00+01:00
  • 2019-03-09T19:00:00+01:00 2019-03-09T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokian
Martxoak 8 egitaraua . Munduko emakume konposatzaileak. Hots Abesbatza, Ganbara Gazte, Txiki eta Txikitxo.
Letter-to-the-word.jpg

Emakumearen borroka aldarri hartuta, munduko emakume konposatzaile ezberdinen lanak taularatuko dituzte Ganbara Txiki Abesbatzak, Ganbara Txikitxo Abesbatzak, Ganbara Gazte Abesbatzak eta Hots Abesbatzak. Lan horien artean, euskal konposatzaile emakume zein atzerrikoen obrak entzun ahal izango ditugu. Horien artean, bat azpimarratzekotan, Txikitxoenek eskainiko diguten "Nicoletta", Eva Ugalde Donostiar konposatzailearen ipuin antzeztu eta abestua.

Kontzertuaren izena, "Letter to the world" (munduari zuzenduriko eskutitza), Hots abesbatzak abestuko duen izen beretsuko piezak eman dio. Andrea Ramsey estatu batuarraren lan honen melodia, kantu eskolak hartzen ari ziren 7 eta 8. mailako ikasleentzat sortu zuen. Horien artean zeuden neskek, era anonimoan idatzi zituzten aldarrikapen testu ezberdinak, eta testu horietatik hartutakoak dira, gaur egun Ramsey-ren "Letter from a girl to the world" (neska batek munduari zuzenduriko eskutitza) lanak dituen hitzak. Hitz hauek, benetako lezioa suposatu zuten neska horientzat, politenak zirenentzat, zakarxeagoak zirenentzat, ezberdinagoak ziren horientzat, popularrenak zirenentzat,... Mezu hori bera erabiltzea nahi dute Ganbara Faktoriako taldeek, gure burua maitatu dezagun eta ondokoak zer esango duenari jaramonik egin gabe, gugan dagoen maitasuna ikusi eta kanporatzeko.