Aisialdia eta hezkuntza. Jai eredu berriak aztertzen. "Kilometroak-bidean ekimena"

Lekaixoka! Auzolana eta Aisialdia uztartzen
Noiz 2017/03/25
09:00 - 14:00
Non Kultur etxeko erakusketa-gelan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kilometroak 2017ko jaiaren leloa da "Lekaixoka!"
Lekaixokak deialdia adierazten du; komunitatean, elkarrekin, auzolanean aritzeko deialdia. Martxorako prestatu dugun egitarauan, auzolana XXI. mendean nola bizi dugun eta gure aisialdiarekin nola uztartu daitekeen hausnartzeko tartea hartuko dugu.

Martxoak 25: Aisialdia eta hezkuntza. Jai eredu berriak aztertzen. "Kilometroak-bidean ekimena"
Euskal herri eta auzoetan jaiak antolatzeko ia eredu bakarra erabiltzen da eta arazo berdinei aurre egin behar zaie gehienetan: jendea erakartzeko eskaerari erantzun, baina era berean sormena erabiliz, eredu berri bat bilatzeko beharra ikusten da.
Kilometroak jaia ere dikotomia honen aurrean aurkitzen da eta jai eredu berri batean pentsatzen hasteko unea dela uste du.
Guzti honi buruz hausnartzeko “World café” formatuko partehartze saioa antolatu da.
Gaztelekuan, 9:00etatik 14:00etara.

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930