Larru marruak, Primi eta Maurizia

Ekitaldia

2024-03-07T18:00:00+01:00 2024-03-07T18:00:00+01:00 2024-03-07T18:00:00+01:00
  • 2024-03-07T18:00:00+01:00  2024-03-07T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Ekitaldia

Ipuin kontaketa eta musika . Udal Liburutegiak antolatuta "Emakume Sortzaileak" hamabostaldiaren baitan

Ixabel Agirresarobe eta Mattin - Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskola.
Adin guztientzat.

Ekitaldi hau "Emakume sortzaileak" izeneko hamabostaldiaren barruan programatzen da, beraz, bi emakume pandero-jole hauek egin zuten lana ezagutzera eman nahi dugu.

Nortzuk izan ziren Primi eta Maurizia? Nolakoa zen bizitzea tokatu zitzaien garaia? Zergatik ez ditugu ezagutzen?

  1. mendearen hasieran ez zen emakume trikitilaririk ikusten plazetan eta ateratzen zirenek fama txarra hartzen zuten. Panderoa edo trikitixa jotzen ezkutuan ikasten zuten, etxean, normalean amarekin. Plazara irten eta gero, emakume publiko bihurtzen ziren, horrek dakarren guztiarekin. Ez zeuden ondo ikusiak. Pertsona publikoa izateko gizonezkoa izan behar zen eta horregatik, gehienak, senarraren, anaiaren edo aitaren babesean ateratzen ziren plazara.

Hala eta guztiz ere, pixkanaka eta Maurizia eta Primi bezalako figurei esker, emakumeak animatzen joan ziren eta gaur egun pandero jole gehienak emakumeak dira.

Oñatiko Musika Eskolako pandero jole neskek omenaldia egingo diete Primi Erostarberi eta emakume ekintzaileen belaunaldi horri guztiari.

Hauxe da Primi Erostarberi eta gainerako emakume ekintzaileei egiten diegun omenaldi txikia, estereotipoak eta arauak hautsi baitzituzten, gainerako emakumeei bidea irekitzeko.