Kultura eta Natura irteera: Bermeoko arrantzaleen museoa eta Gaztelugatxeko San Joan

Irteera

2022-02-25T09:00:00+01:00 2022-02-25T09:00:00+01:00 2022-02-25T09:00:00+01:00

Irteera

Pake Leku Elkarteko Kultura eta Natura Sailak antolatuta

“Kultura eta Natura Saila”ren 2022 egitasmoaren arabera, otsailaren 25erako bigarren irteera antolatuko dute. Lehenengo irteeran parte hartu zutenek egindako bozkaren arabera, oraingoan Bizkaira joango dira, Bermeora eta Gaztelugatxera, hain zuzen ere.

Goiza kultura arloko Arrantzaleen Museoa bisitatuz igaroko dute, eta bazkaldu ondoren, arratsaldean, naturaz gozatuko dute aire librean, Gaztelugatxen.

Irteera aurreko egunetan, ekitaldiari lotutako hitzaldi bat antolatuko da; Hizlaria Juan Antonio Apraiz bermeotarra izango da. Arrantzan aditua da, eta ikerketa, lan eta artikulu ugari egin eta idatzi ditu gai honen inguruan. (Eguna, ordua eta gaia aurretik zehaztuko dira)

Oñatiko erretiratu guztiak gonbidatuta daude, baldin eta bazkide badira. Partehartzaile bakoitzak 15 euro ordainduko ditu izena ematean, autobusaren eta sarreren gastuak estaltzeko. Gainerakoa, Pake Lekuk jarriko du. Bazkaria bakoitzak berea ordainduko du.

- 9.00: Irteera. Autobusa Postetxe ondotik aterako da.
- 11:30: Arrantzaleen Museoan bisita gidatua
- 12:30: Bermeo bisitatzeko denbora librea.
- 13:30: Bazkaria. Nahi duenarentzat herriko jatetxe batean erreserbatuko da bazkaria (eguneko menua 11€)
- 15:00: busa Gaztelugatxera
- 15:30: Gaztelugatxe. Eguraldi txarra eginez gero, Gernikako Batzar Etxea bisitatuko dugu.
- 17:00 Itzulera: Autobusa Postetxe ondora itzuliko da, arratsaldeko 19:00ak aldera.

Izen emate orriak BETE otsailaren 16rako.