Korrikako Herri Batzordea eratzeko deialdia

Deialdia

2026-01-26T17:30:00+01:00 2026-01-26T17:30:00+01:00 2026-01-26T17:30:00+01:00
  • 2026-01-26T17:30:00+01:00  2026-01-26T17:30:00+01:00
  • Euskaldun berria gelan

Deialdia

2025eko martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko da 24.KORRIKA, eta, Euskal Herria zeharkatu ondoren, 29an helduko da Bilbora. Hori posible izan dadin, ehunka pertsonak lan itzela egiten dugu aurretiaz.

KORRIKAn laguntzeko erak askotarikoak dira. Zeu ere parte hartzeko asmotan bazabiltza, gaurko gutun honen bidez gurekin bat egiteko eskatzera gatozkizu; horretarako, Oñatin, 2026ko urtarrilaren 26an, astelehena, 17:30ean Oñatiko kulturetxeko bilera aretoan egingo dugu KORRIKA batzordearen lehen deialdia, eta benetan pozgarria izango litzateke zu bertara etortzea.

Bertan, 24.KORRIKAren nondik norakoak eta gure herrian zer egingo den ezagutzeko modua izango duzu, eta, horrela, prest egonez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzeko parada ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak geure ekarpenak egiteko, eta, horregatik hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu. Han entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zein eta nolakoa izan daitekeen zeure laguntzeko bidea; inolako aukerarik izango ez bazenu ere, ez kezkatu: gure asmo nagusia da zuk KORRIKA geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun.