Kontsumo Taldea osatzeko bilera irekia

Bilera

2026-11-18T18:00:00+01:00 2026-11-18T18:00:00+01:00 2026-11-18T18:00:00+01:00
  • 2026-11-18T18:00:00+01:00  2026-11-18T18:00:00+01:00
  • Bidebarrieta kalea 18
  • Webgunea ikusi

Bilera

TOKIXANek antolatuta

Tokixan proiektuak Zubillagako Erguña Etxebarri baserriaren inguruan daukan ekoizpen gunearekin lotutako Kontsumo Taldea osatu nahi du, eta horren inguruko informazioa emateko bilera irekia egingo da.

Oñatiko ekoizpen agroekologiko bateko barazki fresko eta osasuntsuz osatutako saskiak jasotzeko interesatuta dauden herritar guztiak daude gonbidatuta bertara.

Bilera horretan bertan adostuko da nola funtzionatuko duen kontsumo taldeak: saskien tamaina eta prezioak, maiztasuna, batzeko lekua... Urtarrilarekin batera jarri nahi dute martxan kontsumo taldea.

Azaroaren 18an, asteazkena, Euskaldun Berria gelan (Bidebarrieta kalea, 18), 18:00etan.