Kilometroak Txikian

Kilometroak 2017ak antolatuta bereziki haur eta gaztetxoentzat
Noiz 2017/02/12
11:00 - 14:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • 11:00 hasierako ekitaldia Txantxiku ikastolako patioan
  • 11:15-12:30 ibilaldia:Ikastolan hasi, Bidebarrietatik Santa Lutziara egingo da, handik San Martinera eta Kale Barrian behera, herriko plazara.
    Dantzari, erraldoi eta txorimaloek ibilbidea girotuko dute.
  • 12:30-14:00 haur jolasak plazan

* Leikaxoka! zapiak janztera gonbidatzen dira guztiak. Horretarako, otsailaren 6ean, 8an eta 10ean, ikastolako patioan salgai ipiniko dira zapiak, 16:30ean.  Otsailaren 12an bertan ere egongo da erosteko aukera.

Egun horretan irailaren 24ko zirkuituaren esperimentazioa egingo denez, TRAUTI elkartekoak –mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonez osatutako taldea– gonbidatu dira, zatiaren gaineko euren ikuspuntua eman dezaten. Antolatzaileen hitzetan, "guztiontzat erosoa, irisgarria eta atsegina den ibilbidea prestatu  nahi dugu eta hori kontutan izanik, otsailaren 1 2an jasotako iritzi eta sentsazioak oso lagungarriak izango
zaizkigu azken erabaki bat hartzeko".