Kale kolore kale ikuskizuna

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira . Zurrunka Teatro taldearen eskutik
Noiz 2018/04/23 18:00
Non Kaleetan zehar
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kale kolore

Hirian zehar, hurrengo belaunaldiei opari gisa, KULTURA haziak balira, loreak landatuz, kalerako emanaldi ibiltaria dugu hau.

Emanaldi mutua, non aktoreen begirada, mugimendu eta akzioek hitza hartzen duten. Gure bikotea bizitzako azken urteetan daude eta argi dute mundu honek beharrezkoak dituen hainbat gauza: tolerantzia, aniztasuna, elkar laguntza,azken finean KULTURA. Beraz, loreak eta haziak sinbolotzat hartuta, irakurzaletasuna landatuko dute, bizitza, kultura, etorkizuna. Hori baita hurrengo belaunaldiei eskaintzeko duten oparirik handiena.

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031