Juan Carlos Irizarren "Oñati eta Oñatiko auzoak" disko berriaren aurkezpena

Juan Carlos Irizarrek Oñatiko auzoei eskainitako disko berriaren aurkezpena.
Noiz 2012/11/19
12:00 - 13:00
Non Kultura etxea / Gaztelekua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

JuanKarlos-diskoa

JuanKarlos-diskoa_atzea

   Urte asko daramatzat nire herriari musika egiteko pentsakizunari 
bueltaka eta gauza guztiekin bezalaxe, oraintxe izan da une egokia niretzat.
Lan berri honetarako 19 doinu osatu ditut, guztiak instrumentalak.
Lehen doinua ‘Oñati’ da, ezpata dantza bat, kriskitinak edo kastañuelak barne, 
umetatik Oñatin beti entzun izan baitizkiet dantzariei. 
Ondorengo 16 doinu Oñatiko auzo bakoitzari eskeinita dago, auzo bakoitzak 
doinu ezberdin bat du, leku bakoitzean egon izan naizen momentuan sentitu dudana 
islatu nahi izan dudalarik. 
Ondorengo doinua ‘Oroimenean’ deritzo, fisikoki gurekin ez dauden pertsona orori 
eskaini nahi izan diot, gurekin ez egon arren gure pentsamenduan beti hor baitaude.
Amaitzeko, ‘Agurra’ doinua, zortziko bat konposatu dut, amaierako txalapartarekin.
Doinu hauek osatzen asko gozatu dut, gustura egon naiz eta entzuten duten guztien 
gustukoa izatea espero dut, sentimendu ugari jarri baitut doinu bakoitzean.

Doinuen ahots nagusia pianoa da, inguruan laguntzaile gisa oboea, soinua, txistua, 
saxoa,...
Askotan ez da orkestra sinfoniko baten beharrik izaten sentimendu sakon eta garbiak 
pertsonengana helarazteko, momentuan ditudan instrumentuetaz baliatu eta doinu 
dotore eta lasaiak, erromantikoak egitean datza nire lana, eta helburu hori 
lortu dudalakoan nago.