Jostailuen truke azoka, jostailuak jasotzeko eguna

Noiz 2018/12/13
16:45 - 19:45
Non Txaloka ludotekan, Lizaur kalea 5
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Jostailu-Truke-info

Gabonak datozela eta, Txaloka udal ludotekatik jostailu truke egitasmoa jarriko dugu martxan. Egitasmo honen helburua, jostailuak berrerabiltzea, kontsumismoa murriztea, elkartasuna eta lankidetza bultzatzea eta jostailuei bigarren aukera bat ematea da.

 Urtero lez, interesatuok 3 egun izango dituzue erabiltzen ez dituzuen jostailuak ludotekara ekartzeko: abenduak 4, 11 eta 13. Ordutegia: 16:45etatik 19:45ak arte.

 - BALDINTZAK:

  • Egoera onean eta osorik egon behar dira.
  • Sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituztenak ez dira jasoko (pistolak, … ).
  • Panpin eta garraioak txartel baten truke

 

 Abenduaren 15ean, larunbata, bildutako jostailuekin merkatua burutuko dugu Txaloka udal ludotekan, 11:00etatik 13:00etara. Azokara haur bakoitzak bere txartelak ekarri, eta jostailuengatik aldatuko ditu.

« Maiatza 2019 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031