Jerardo Elortzaren omenezko aste kulturala, filmen emunaldixa

Noiz 2018/06/07 19:00
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
J-Elortzari-omenaldia_azala.jpg

Kultur Etxian, 2018-06-01etik 08ra
Egunero: 18:00 - 20:00
Inauguraziñua ekaiñaren 1ian 18:00etan izango da. Luntxa egongo da.

  • Hitzaldixa Jerardo Elortza 'Egille',
    2018-06-04 (astelehena)

Santa Ana, antzokixan, 19:00
Hizlarixa: Juan Martin Elexpuru
Juan Martin Elexpuruk Jerardo Elortzaren bizitza kultural eta akademikuaz jardungo dau.
Aurretik Idoia Etxeberriak gertatutako bideo biografiko bat ikusiko dogu eta Paulo Anduaga aita agustiñuak euren komunidadiaren eta Jerardo Elortzaren arteko harremanen barri emungo dau.

  • Mahai-ingurua,
    2018-06-06 (eguaztena
    )

Kultur Etxian, 19:00
Moderatzaillia: Luxio Ugarte
1965-1980 urte inguruko Oñatiko kultur bizitzaren berpizkundia garaiko lekukuen eskutik. Jerardo Elortza. Euxebi Osa (Ikastolia), Carmenchu Balzategui(Oñatz alkartia), Juantxo Madariaga (Udal liburutegiko batzordia).
Moderatzaillia: Luxio Ugarte.

  • Filmen emunaldixa,
    2018-06-07 (eguena)

Kultur Etxian, 19:00
Aurkezlia: Agustin Goenaga
Jerardo Elortzak parte hartutako filmak ikusgai izango dira, Kepa Elortzaren sarreriarekin eta Agustin Goenagak aurkeztuta:
• Gabon dut Anuntzio (1999)
• Liñugintza (1974)
• Aita Lasa, artzainen artzain (1981)
• Lope de Agirre (1983)

  • Omenaldixa,
    2018-06-09 (zapatua)

Santa Ana antzokixan, 12:00
Aurkezlea: Olatz Osa
Ospakizunak hainbat atal izango dittu: alkatiaren berbak, poesia-errezitaziñua, bertsuak, proiekziñuak, kantuak, atxikimenduak...eta, tartian, jadanik gurekin eztagozen ekintzaille batzuk be gogoratuko dittugu.

Omenaldixaren ostian bazkarixa izango da Etxe-Aundi jatetxian.

« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031