"Izarretara begira"

Irteera

2025-10-18T20:30:00+02:00 2025-10-18T20:30:00+02:00 2025-10-18T20:30:00+02:00
  • 2025-10-18T20:30:00+02:00  2025-10-18T20:30:00+02:00
  • Arantzazuko Parketxean
  • 943 78 28 94

Irteera

Izar eta konstelazioak behatzeko jarduera berezia Arantzazu Parketxeak antolatuta

Zerura begiratu eta bertan aurkitu daitezkeen altxorrak behatzeko leku ederra ere bada Arantzazu, inon ederrik bada. Jesus Arregi astrofisikariaren eskutik, garai honetan gure zeruan ikus daitezkeen konstelazio eta planetak ezagutzeaz gainera, Orionidak deritzen izar-uxoak ere behatzeko aukera bikaina izango da hauxe.

Jesus Arregi astronomoak gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak batzuk emango ditu parketxearen barruan eta ondoren, bere gidaritzapean, une horretan gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

  • Eguna: Urriak 18, larunbata
  • Hasiera ordua: 20:30
  • Lekua: Arantzazuko Parketxea
  • Prezioa: Helduak 8 € / 8-12 urtekoak: 6 €

Aurrez izena eman behar da, lekuak mugatuak dira. Linterna, hotzerako arropa egokia eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Informazio gehiago eta erreserbak:

943 782 894 / 699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus