Itzalezko Titere Tailerra

4-6 urtekoentzat . Izen ematea abenduaren 1etik aurrera
Noiz 2017/12/19 17:30
Non Haur liburutegian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Itzalezko Titere Tailerra

Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Kobazuloetan, suaren argiak sortzen zituen itzalekin hasiko ziren jolasean lehenengo gizakiak. Baita lehengo titere mota ere. Garai batean mundu osoan zabalduta egon zen teknika, gaur egun, bereziki, China, Indonesia, India, Turkia eta Greziako lurraldeetan mantendu da itzalen tradizioa.

Itzal antzerkiak irudimena lantzen laguntzen digu. Ez da antzerki definitu bat, sutila baizik, zabala. Non pertsona bakoitzak argi-ezaren itzalean bere eran irudikatzeko, imajinatzeko aukera izango duen. Danak ez du argirik, bai ordea, itzalik. Eta itzalaz kontziente izateak argia hobeto ikusten laguntzen digu.

Aurkezten dizuegun ekimen berri hau haurrei zuzenduta dago. Haurren irudimen, jolas eta sormena lantzeko asmoz. Haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren txontxongiloak sortzea dugu helburu. Eta ondoren txontxongiloei momentuan bertan bizitza ematea. Beraz, ez da eskulan tailer bat soilik. Irudimena lantzeko aukera bat ere bada. Haurrentzat oso ezaguna ez den itzal txontxongiloen mundua aurkeztu nahi diegu; bertan denbora batez murgiluz. Horrez gain, sormena eta titereen manipulazioa jolasteko helburuaz solik erabiliko ditugu. Ez diogunez inori emanaldirik eskeiniko, gure arteko momentuko jolas espontaneoa izango da. Haurrek ikusle eta parte hartzaileak izaki era lasai eta askean jolasteko aukera izango dute oihalaren atzean.

Haur liburutegia

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930