Irrati tailerrean izena emateko azken eguna
Oñatiko jabetze eskola . Izen-ematea ikastaroko bakoitza hasi aurreko 8 lanegun.
Irratia medio egokia da emakumeen ahotsa, iritziak eta esperientziak zabaltzeko, baita elkarrizketa eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko ere. Tailer honetan irrati-programa bat diseinatzen eta gauzatzen trebatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
- Irakaslea: Kontxi Lopez
- Eguna: Asteazkena
- Data: Urtarrilak 10, 17, 24, 31
Otsailak 7, 14, 21, 28
Martxoak 14, 21 - Ordutegia: 18:00- 20:00
- Lekua: Udaletxea
- Iraupena: 20 ordu
- Matrikula: 10,15€
IZEN-EMATEA
Aukeratu nahi duzun bidea:
- Oñatiko Udal Erregistroan, izen-emate orria beteta.
- Udal webguneko formularioa beteta.
EPEA: ikastaroko bakoitza hasi aurreko 8 lanegun.
MATRIKULA
Taldea osatzeko gutxieneko kopurua betetzen denean, telefonoz jakinaraziko zaizue matrikula ordain dezazuen transferentzia bidez.
*Informazio gehiagorako deitu Berdintasun Sailera. Tel. 943 78 04 11