"Irakurle eskola feminista: gorputzak hitz" tailerra

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da.
Noiz 2019/04/16 18:30
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Jabetze eskola - Irakurketa eskola feminista.jpg

Irakurle talde honetan pentsamendu feministan arakatzea izango dugu helburu, eta pentsamendu feministak sorturiko galderak, kezkak, giltzarrak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Horretarako, hainbat irakurgai (testu solteak, artikuluak edota liburuak) landu, eta horien inguruko gogoeta egingo dugu, betiere diskurtso feministek zabaldu dituzten bidezidorretan ibiltzeko asmoz, nork bere esperientzatik, nork bere gorputzetik.

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Iratxe Retolaza (Emagin)
• Eguna: Astearteak
• Data: Otsailak 19, martxoak 5, apirilak 16 eta maiatzak 21
• Ordutegia: 18:30-20:30
• Lekua: Euskaldun Berria aretoan (Bidebarrieta kalea 18)
• Iraupena: 8 ordu
• Matrikula: 5€

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…