Irakurketa feminista zikloa: Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko

Ikastaroa

2022-02-09T18:00:00+01:00 2022-02-09T18:00:00+01:00 2022-02-09T18:00:00+01:00
  • 2022-02-09T18:00:00+01:00 2022-02-09T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko atikoa

Ikastaroa

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko” izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dugu. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dugu, eta, ondoren, iradokitzen dizkiguten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko ditugu.

Irakurketa horien bidez, arreta jarri nahi dugu klase, arraza eta generoan oinarritutako bidegabekeriak eta desberdintasunak betikotzen dituzten aurreiritzietan, jarreretan eta praktika pertsonal eta sozialetan, eta guztien bizitza eraldatuko duen feminismoa eraikitzen lagundu.

• Hizkuntza: Gaztelaniaz
• Irakaslea: Luciana Alfaro
• Eguna: Azteazkenetan
• Datak: Azaroak 3, abenduak 15, otsailak 9, martxoak 16, apirilak 6 eta maiatzak 11
• Ordutegia: 18:00-20:00
• Lekua: Kultur etxeko atikoa
• Iraupena: 12 ordu
• Matrikula: 10€