"Independentzia ipar, estatu propioa zertarako?"

Hitzaldia solasaldia

2022-03-16T19:00:00+01:00 2022-03-16T19:00:00+01:00 2022-03-16T19:00:00+01:00
  • 2022-03-16T19:00:00+01:00  2022-03-16T19:00:00+01:00
  • Kultura etxean

Hitzaldia solasaldia

Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak antolatuta

'Independentzia ipar, estatu propioa zertarako?' izenburupean, Iratxe Delgado, Floren Aoiz eta Igor Arroyo independentziaren beharraz eta zergatiaz jardungo dute.

"Lehenak, Independentzia, etorkizunik gabeko belaunaldi deitu gaituztenontzako irtenbide izan daitekeela azalduko digu.

Arroyo aldiz, hazkunde mugagabearen mitoa zapuztuta dagoela ikusirik, 'Zein izango da aterabidea? Desjabetza berriak ala ondasunaren birbanaketa?' galderei erantzuten saiatuko da.

Bestetik, Espainia porrot egin duen estatu egitasmoa da, etengabeko krisian murgilduta dagoelako eta Frantzia gainbeheran dagoen estatu koloniala, kanpoan nahiz etxe barruan. Florenek, hauen autoritarismoaren aurrean zer egin dezakegun eta gure bidea hartzeko premiaz hitz egingo digu" azaldu dute Ernaiko kideek.