Indarkeria obstetrikoa, erditzea eta dolu perinatala

solasaldia

2023-02-04T10:00:00+01:00 2023-02-04T10:00:00+01:00 2023-02-04T10:00:00+01:00
  • 2023-02-04T10:00:00+01:00 2023-02-04T10:00:00+01:00
  • Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

solasaldia

Solasaldia eta “Bellas” filmaren aurkezpena . Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Emakumeek haurdunaldian, erditzean edo erdiondoan, akzioz edo omisioz, modu bortitzean jasaten duten praktika edo jokaera oro da indarkeria obstetrikoa. Praktika horiek, kontzienteak izan edo ez, emakumeen eskubideak urratzen dituzte, gizartean orokorrean, eta medikuntzan zehazki, ezarrita dagoen matxismoan eta paternalismoan errotuta.

Emakumeen emozioak eta bizipenak gutxiestea, infantilizazioa, erabakiak hartzeko eskubidea urratzeak interbentzionismoa eta beharrezkoak ez diren edo baztertuta dauden praktikak erabiltzea lirateke indarkeria obstetrikoaren adierazpideetariko batzuk.

Indarkeria hauek jarriko ditugu mahai gainean saio honetan, horien inguruan hausnartuko dugu, eta haurdunaldi, erditze eta erditze-ondoko prozesu osasuntsu eta errespetuzkoez hitz egingo dugu.

• Hizkuntza: Gazteleraz
• Irakaslea: Itziar Eizmendi, Maria Cruickshank eta Nereida Barrikarte
• Datak eta ordutegia: Otsailak 4, 10:00-13:00
• Lekua: Euskaldun berria gela
• Iraupena: 3 ordu
• Matrikula: doainik