Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko erakunde arteko koordinazio protokoloaren sinadura ekitaldia

Noiz 2020/01/13 11:30
Non Oñatiko udaletxeko pleno aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

2016. urtean burutu zen emakumeenganako indarkeria matxistaren inguruko diagnostikoa Oñatin. Diagnostiko honek erakutsitako gabeziei edo hobetu beharrekoei erantzuna eman asmoz, indarkeria matxistaren prebentzioan, detekzioan, biktimen arretan eta esku-hartzean eragiteko jardute irizpideak landu eta adostea erabaki zuen udalak.

2017an hasi eta 2019an amaitu den prozesu honek, hiru dokumentu eman ditu emaitza gisa:

  • Erakundeen arteko koordinaziorako protokoloa,
  • Udaleko zerbitzu ezberdinetatik egiten den esku-hartzeak emakumeen ahalduntzean eragin positiboa izateko irizpideen bilduma,
  • Erantzun publiko instituzionalerako protokoloa.

2019ko otsaileko osoko bilkuraren onarpenarekin, azken biak martxan daude dagoeneko. Eta urtarrilaren 13ko ekitaldian, instituzioen arteko koordinaziorako protokoloa sinatuko da.

« Martxoa 2020 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031