"IKTetan hezitzen, mugikorraren eta teknologia berrien erabilera egokia" tailerra

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu den lan-mahaiak antolatuta.
Noiz 2017/11/22 18:15
Non Bidebarrieta kalea 18
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 03 77 00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Teknologia berriek eta telefono mugikorrak gero eta tarte handiagoa hartzen dute gure seme-alaben bizitzan. Arriskuak eta aukerak, biak biltzen dituzte. Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta hauen erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko gara tailer honetan.

Lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleen gurasoei zuzendua

  • Dinamizatzailea: Rakel Gamito (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).
  • Egunak: Azaroak 15 eta 22.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18.

OHARRAK:
· Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide
hauetako bat erabili dezakezue:
Telefonoa: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua)
Posta-e: ainhoa@onati.eus